Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Google-eko ordezkariak Universidad de Navarran

Dokumentuaren akzioak

Google-eko ordezkariak Universidad de Navarran

2008/02/26 - Unibertsitatea.net
Unibertsitateko ikasleek curriculumak Google-eko ordezkariei emateko aukera izango dute.
Gaur, Google Day eguna ospatuko dute Universidad de Navarran.

Bertan, Irlandako eta Espainiako Google-eko ordezkariek parte hartuko dute eta konpainiaren funtzionamenduaz, lan egiteko eraz eta lizentziatu berriei eskaini diezaieketenaz arituko dira.

Bi saio antolatu dituzte, 12.00etan Ekonomia eta Komunikazio Fakultateetako ikasleei zuzenduta eta 13.00etan, saio irekia unibertsitateko ikasleentzat.

Arratsaldean konpainiako kideekin hitz egiteko eta beraien curriculumak emateko aukera izango dute ikasleek.