Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zazpi beka deitu dituzte Gondra Barandiarán eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioek

Dokumentuaren akzioak

Zazpi beka deitu dituzte Gondra Barandiarán eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioek

2022/04/26 - Unibertsitatea.net
Bederatzi hilabeteko iraupena izango duten zazpi beka eskainiko dituzte.

Gondra Barandiarán eta Bilboko Arte Ederren Museoa fundazioek gazteentzako prestakuntzako zazpi beka deitu dituzte. Bekekin museoen kudeaketaren arloan prestakuntza propioa eskaini eta museoko hainbat sailetan lanean jarduteko aukera eman nahi da. Trebetasun eta ezagutza berriak garatzea da helburua eta horretarako, ikaskuntza-prozesu horretan, Bilboko Arte Ederren Museoko langileak izango dituzte tutore.

Bekak sail hauetan garatuko dira: Artxiboa eta Dokumentazioa, Hezkuntza, Erregistroa eta Erakusketak, Argitalpenak eta Zerbitzu Orokorrak. Bederatzi hilabetetako iraupena izango dute (urriaren 1ean hasita) eta astelehenetik ostiralera garatuko dira 09:00etatik 14:00etara.

Deialdia apirilaren 29tik maiatzaren 20ra egongo da zabalik. Hemen dituzu oinarriak.

Iturria: Bilboko Arte Ederren Museoa.