Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gondra Barandiarán eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioek beka deialdia egin dute

Dokumentuaren akzioak

Gondra Barandiarán eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioek beka deialdia egin dute

2021/05/10 - Unibertsitatea.net
Bederatzi hilabeteko iraupena izango duten zazpi beka eskainiko dituzte.

Gondra Barandiarán Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioak gazteentzako prestakuntzako zazpi beka deitu dituzte. Bekekin museoen kudeaketaren arloan prestakuntza propioa eskaini eta museoko hainbat sailetan lanean jarduteko aukera eman nahi da. Trebetasun eta ezagutza berriak garatzea da helburua eta horretarako, ikaskuntza-prozesu horretan, Bilboko Arte Ederren Museoko langileak izango dituzte tutore.

Bekak sail hauetan garatuko dira: Artxiboa eta dokumentazioa, Biblioteka, Hezkuntza, Erregistroa, Argitalpenak eta Zerbitzu Orokorrak. Bederatzi hilabetetako iraupena izango dute (urriaren 1ean hasita) eta astelehenetik ostiralera garatuko dira 09:00etatik 14:00etara.

Deialdia maiatzaren 12tik ekainaren 2ra egongo da zabalik. Hemen dituzu oinarriak.

Iturria: Bilboko Arte Ederren Museoa.