Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gondra Barandiarán eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioek beka deialdia egin dute

Dokumentuaren akzioak

Gondra Barandiarán eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioek beka deialdia egin dute

2020/05/18 - Unibertsitatea.net
Zazpi beka dira eskaintzen direnak, 9 hilabeteko iraupena izango dute eta ekainaren 3ra arte dago bertan aurkezteko aukera.
Gondra Barandiarán eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioek beka deialdia egin dute

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

Gondra Barandiarán Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioak prestakuntzako zazpi beka deitu dituzte. Bekekin museoen kudeaketaren arloan prestakuntza propioa eskaini eta museoko hainbat sailetan lanean jarduteko aukera eman nahi da. Trebetasun eta ezagutza berriak garatzea da helburua eta horretarako, ikaskuntza-prozesu horretan, Bilboko Arte Ederren Museoko langileak izango dituzte tutore.

Bekak sail hauetan garatuko dira: Artxiboa, Liburutegia, Bildumak, Hezkuntza, Erakusketak, Argitalpenak eta Zerbitzu Orokorrak. Bederatzi hilabetetako iraupena izango dute (urriaren 1ean hasita) eta astelehenetik ostiralera garatuko dira 09:00etatik 14:00etara.

Deialdia ekainaren 3ra arte egongo da irekita. Hemen ikusi ditzakezu oinarriak.

Iturria: Bilboko Arte Ederren Museoa.