Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Goikoetxe haitzuloko estalagmiten kolore gorria

Dokumentuaren akzioak

Goikoetxe haitzuloko estalagmiten kolore gorria

2020/04/27 - Unibertsitatea.net
Ikertzaileek ondorioztatu dute, kolore gorria, haitzuloaren gaineko lurzoruetan landare-estaldura deskonposatzetik eratorritako substantzia organikoen ondorioz sortzen dela.
Goikoetxe haitzuloko estalagmiten kolore gorria

Irudia: UPV/EHU

Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Goikoetxe haitzuloko estalagmiten kolore gorriaren zergatia argitu du UPV/EHUk egindako ikerketa batek. Orokorrean kolore gorria, burdin oxidoen presentziaren ondorio izaten da baina Goikoetxe haitzuloko estalagmiten kolore gorria "barrunbearen gaineko lurzoruetan landare-estaldura deskonposatzetik eratorritako substantzia organikoen ondorioz sortzen da". Horixe argitu du Virginia Martínez Pilladok, UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia saileko ikertzaileak.

Gainera, Kantauriko kostaldean izandako bilakaera klimatikoa berreraikitzeko ikerketa berriak hasi dituzte aurkikuntzaren ostean; kolore gorri hori, klima-aldaketak zehazteko erregistro gisa erabili daitekeelako.

Irakurri albistea hemen: UPV/EHU.