Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Goi-mendiko hegaztiak arriskuan daude Europan

Dokumentuaren akzioak

Goi-mendiko hegaztiak arriskuan daude Europan

2019/01/30 - Unibertsitatea.net
Azken hamarkadan goi-mendiko hegaztien kopurua %21 jaitsi da Iberiar penintsulan. Klima aldaketa eta mendiko lurren erabileran eman diren aldaketak gainbehera honen atzean daudela uste dute ikertzaileek.
Goi-mendiko hegaztiak arriskuan daude Europan

Irudia: Monticola saxatilis (ICO – Fons fotogràfic Àngel Biosca i Farré)

Goi-mendiko hegaztien kopurua %21 jaitsi da Iberiar penintsulan azken hamarkadan, %10 Europan. CREAFeko eta Kataluniako Ornitologia Institutuko (ICO) Sergi Herrando eta Lluis Brotons-ek egin dute ikerketa eta datuen atzean aldaketa klimatikoa eta lurraren erabileran eman diren aldaketak daudela uste dute.

Goi-mendiko 44 espezie ikertu dituzte 2002-2014 bitartean. Iberiar Penintsulan, Fennoskandian eta Erresuma Batuan burutu dute ikerketa eta emaitza desberdina izan da zonaldearen arabera. Honela, joera kezkagarriena Fennoskandian eta Iberiar penintsulan ikusi dute. Iberiar Penintsulan, esaterako, aztertutako 14 espezietatik 11 gainbeheran daude.

Badirudi goi-mendietako larreak erabiltzeari uzteak basoak areagotzea ekarri duela eta ondorioz espazio irekiak gutxitzea. Honek asko eragin duela uste duten arren oraindik ere eragileak identifikatzen dabiltza.

Ikerketa 12 herrialdetako ornitologo boluntarioekin elkarlanean egin dute, baita European Bird Census Council (EBCC), SEO Birdlife eta CENMA erakundeekin.

Iturria: CREAF