Dokumentuaren akzioak
Glaukomaren gaineko nazioarteko jardunaldia antolatu dute ostegun honetan Bilbon
Glaukomaren inguruko nazioarteko jardunaldia antolatu du UPV/EHUko GOBE Oftlamologo-Biologia Esperimental Taldeak: Glaukomatik nerbio optikoaren birsorkuntzarantz.
Otsailaren 21ean izango da jardunaldia eta mundu mailako aditu handienetakoak parte hartuko du bertan, C. Sharmar doktoreak. Topaketan gainera GOBE taldeko Elena Vecino ikertzaileak Sopelako hondartzan hil zen balearen begiaren erretinaren zelulen kultiboen lehenengo emaitzak aurreratuko ditu. Emaitza hauek glaukomari buruzko ezagutzak handitzeko balio dezakete.
Glaukoma itsumen atzeraezinaren lehenengo kausa da eta munduko biztanleriaren % 2a baino gehiagok sufritzen du, 67 milioi pertsona inguruk.
Bilboko Bizkaia Aretoan izango da jardunaldia, arratsaldeko 15.30etatik 20.00etara. Doakoa den arren izena eman behar da.