Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gipuzkoako ikasleek ikerketa zentroetako lana ikusteko bisitak antolatu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Gipuzkoako ikasleek ikerketa zentroetako lana ikusteko bisitak antolatu dituzte

2019/10/10 - Unibertsitatea.net
Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC-UPV/EHU) antolatu dituzte bisitak. Doakoak dira eta izen ematea bihar irekiko da (urriak 11).
Gipuzkoako ikasleek ikerketa zentroetako lana ikusteko bisitak antolatu dituzte

(Iturria: Pixabay Lizentzia. Irudia: Pixabay)

Gipuzkoako Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek ikerketa zentroetako lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute Donostia International Physics Center (DIPC) eta Materialen Fisika Zentroari (CFM CSIC-UPV/EHU) esker.

Ekimenarekin materialen zientzia eta nanozientziaren alorreko jakintza alor desberdinetako ikertzaileen (fisikariak, kimikariak, informatikariak eta ingeniariak) egunerokoa nolako den erakutsi nahi da. Baita ibilbide zientifikoaren nondik norakoak azaltzea.

Gehienez 45 ikasleko taldeek parte hartuko dute eta hauxe da prestatu duten egitaraua:

9:30-10:00: Aurkezpena: ikerketa zentroen zeregina, nanozientziaren hastapenak eta karrera zientifikoen deskribapena.
10:00-11:00: Hiru laborategiren bisita. Ikertzaileek laborategietako lanaren nondik norakoak azalduko dituzte, tresna eta makinen erabilpena erakutsiz eta beren lanaren helburuak azalduz.
  • DIPCko Kalkulo zentroa.
  • Nanofisika eta Nanozientzia Laborategia (CFM).
  • Polimeroen kimika laborategia (CFM).
11:00-11:30: Hamaiketakoa CFMko kafetegian.

 

Doako bisitaldiak dira eta izen-ematea HEMEN egin behar da bihartik (urriak 11) aurrera.