Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoako hareatza eta paduretako flora eta landaredia ezagutzeko irteerak
2009/10/14 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzia Elkarteak bost irteera antolatu ditu urrian eta azaroan zehar.
Gipuzkoako kostaldean eremurik handiena itsaslabarrek osatzen dute eta hondartzek eta padurek azalera txikia betetzen dute. Itsasadarrak hein txiki edo handiagoan eraldaketa ugari jasan dituzte urteetan zehar. Hau dela eta, ezinbestekoa da hauei buruzko ezagupenak handitzea kontserbazio-ekimenak aurrera eraman ahal izateko.
Irteerak hauxe dira:
- Urriak 17. Satioko hondartza (Zumaia).
- Urriak 24. Inurritzako Biotopo Babestua (Zarautz).
- Urriak 31. Hondartza eta Santiagoko padura (Orio).
- Azaroak 7. Jaizubia (Hondarribia).
- Azaroak 14. Casacampo eta Artzabal (Deba).
Informazio gehiagorako, sakatu hemen.