Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gereziondo japoniar bat bisitatzeko aukera Donostian

Dokumentuaren akzioak

Gereziondo japoniar bat bisitatzeko aukera Donostian

2015/04/10 - Unibertsitatea.net
Bihar Japoniako greziondo bat bisitatzeko aukera izango da Donostian, baita horien inguruan gehiago jakitekoa ere.

Jakoba Errekondok gidatutako irteera bat izango da bihar Donostian ospatuko den ekitaldia. San Telmo Museoan ikusgai dagoen Esther Pizarroren “Japoniar Lorategi bat. Hutsaren topografiak” erakusketarekin lotutako jarduera bat da eta Cristina Enea Fundazioak antolatu du.

Bisita honen bidez, duela hamarkada asko Donostiara ekarritako gereziondo japoniarra ekarriko da gogora Jakoba Errekondo paisajistak zuhaitzaren historia eta Donostiara iristeko egindako bidaia luzea kontatuko duelarik. Cristina Eneatik abiatuko da irteera bihar eguerdian, 12:00etan hain zuzen ere, eta doan izan arren, beharrezkoa da San Telmo Museoan izena ematea.