Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Georgiako unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia egingo du Etxepare Euskal Institutuak

Dokumentuaren akzioak

Georgiako unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia egingo du Etxepare Euskal Institutuak

2020/11/03 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 17an egingo du deialdia. Lanpostua 2021ko otsailetik 2022ko abuztura bitartekoa izango da.
Georgiako unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia egingo du Etxepare Euskal Institutuak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Etxepare Euskal Institutuak Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi State University-n aritzeko euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia egingo du azaroren 17an.

Lanaldi osoko ordukako kontratua eskainiko da, 2021eko otsailetik 2022ko abuztura. Hala badagokio, luzatzeko aukerarekin.

Honako baldintzak bete beharko dira: unibertsitateko graduko titulua izatea eta 3HE edo baliokidea izatea. Era berean, Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) izatea lehenetsiko da; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.

Informazio gehiago: Etxepare Euskal Institutua.