Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Geoparkeko hezeguneek klima aldaketaren aurrean duten garrantzia azaltzeko irteera egingo da larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Geoparkeko hezeguneek klima aldaketaren aurrean duten garrantzia azaltzeko irteera egingo da larunbatean

2019/02/07 - Unibertsitatea.net
"Geoparkeko mendiko hezeguneak, bide ondoko oasi ezezagunak” irteera otsailaren 9an egingo da eta Artutzan eta Urritzuko putzuak emango dira ezagutzera.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak hezeguneen garrantzia ezagutarazteko mendi irteera gidatua antolatu du Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin.

"Geoparkeko mendiko hezeguneak, bide ondoko oasi ezezagunak” irteera otsailaren 9an izango da eta bi hezegune ezagutzeko aukera emango du: Artutzan eta Urritzuko putzuak. Irteera anfibioetan aditua den Ion Garinek eta odonatoetan aditua den Iñaki Mezkita Aranzadiko kideek gidatuko dute.

Irteerarekin Geoparkeko hezeguneen balio naturala ezagutarazi nahi da, baita klima aldaketaren aurka naturgune hauek duten garrantzia azpimarratzea. Izan ere, hezeguneak ezinbesteko ekosistemak dira berotegi-efektuko gasen igorpenak egonkortzeko eta klima aldaketaren eragina murrizteko. Hala ere, azken 50 urteetan, munduko hezeguneen %35 galdu egin da.

Zita Itziarko frontoian izango da goizeko 10etan. Euskaraz da, doan eta familia guztiari zuzendutakoa, baina parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da helbidean.

Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea.