Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzera emateko topaketa egingo da larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzera emateko topaketa egingo da larunbatean

2019/09/24 - Unibertsitatea.net
Irailaren 28an da zita eta helburua da geoparkeko hegaztiak, onddoak, landareak, anfibioak, armiarmak edota narrastiak ezagutzera ematea.

Euskal Kostaldeko Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzera emateko topaketa antolatu dute larunbatean (irailak 28): BIOTOP.

Topaketan geoparke inguruko hegaztiak, onddoak, landareak, anfibioak, armiarmak edota narrastiak erakutsiko dira eta horretarako irteera desberdinak antolatuko dira. Gustuko taldeetan izena emateko aukera izango dute bertaratutakoek, baten edo gehiagotan. Talde bakoitzak Aranzadi Zientzia Elkarteko adituekin egingo du ibilbidea eta izanez gero prismatikoak eramateko gomendioa egin dute.

Topaketa Errotaberriko atsedenlekuan hasiko da goizeko 9etan eta hauek dira antolatu diren irteerak:

  • 9:00-10:00: Hegaztiak.
  • 9:00-11:00: Onddoak eta landareak.
  • 10:00-11:00: Hegaztiak.
  • 10:00-12:00: Odonatuak, anfibioak, narrastiak eta armiarmak.
  • 11:00-13:00: Onddoak eta landareak.
  • 12:00-14:00: Odonatuak, anfibioak, narrastiak eta armiarmak.

 

BIOTOP biodibertsitate topaketa Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatu du Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin. Ekimena irekia da baina izena eman behar da hemen parte hartzeko.