Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika" jardunaldia antolatu dute Bilbon

Dokumentuaren akzioak

"Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika" jardunaldia antolatu dute Bilbon

2019/11/15 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 27an eta 28an izango da eta geologiaren eta fisikaren arteko harremana mahai gainean jartzeko zortzi hitzaldi antolatu dituzte.

Geologiaren eta fisikaren arteko harremana erakusteko dobulgazio jardunaldia antolatu dute Azaroaren 27 eta 28an izango da Bilboko Bizkaia Aretoan (Baroja aretoan).

"Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika" lelopean, zortzi hitzaldi antolatu dituzte:

Azaroak 27 (asteazkena):

  • 16.00-16.15 Irekiera ekitaldia eta aurkezpena.
  • 16.15-17.00 “Urpeko oihartzunak: geologia-egituren irudiak”, Gemma Ercilla (CSICeko ikertzailea Itsasoaren Zientzien Institutuan, Bartzelona).
  • 17.00-17.45 “Hiriko geotermia”, Iñigo Arrizabalaga (Telur Geotermia eta Agua S.A.-ko Zuzendari Nagusia, Durango).
  • 17.45-18.15 Etenaldia.
  • 18.15-19.00 “Betikotasuna hondar ale batean”, Miren del Val (Teknikaria lumineszentzia datazioaren laborategian, Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalean. CENIEH, Burgos).
  • 19.00-19.30 “Lurrikarak pantaila handian: zenbait egi eta hainbat gezur”, Arturo Apraiz (UPV/EHUko Geodinamika saileko irakaslea).

 

Azaroak 28 (osteguna):

  • 16.00-16.45 “Iraganeko itsasaldien irakurketa gaur egungo arroketan”, Isabel Emma Quijada (Oviedoko Unibertsitateko Geologia saileko irakaslea).
  • 16.45-17.30 “Irakur dezagun poesia astronomikoa arroketan!”, Aitor Payros (UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia saileko irakaslea).
  • 17.30-18.00 Etenaldia.
  • 18.00-18.45 “Fisika, ingeniaritza eta etika hegaletako irristatzeen azterketan”, Antonio Casas (Zaragozako Unibertsitateko Lurraren Zientzien saileko irakaslea).
  • 18.45-19.30 “Lurreko eremu magnetikoa filmetako hondamendiez haratago: arroken kantu magnetikoa”, Juan José Villalaín (Burgoseko Unibertsitateko Fisika saileko irakaslea).

 

Jardunaldia doakoa da eta sarrera librea du. Hala ere, bertaratzekoa bazara formularioa bete behar duzu eta j.geologiamiopes@gmail.com helbidera bidali.

Ekitaldia UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Prozesu Hidro/Ingurumenekoen Ikertaldeko (HGI) kideek antolatu dute, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza, Euskal Kostaldeko Munduko Geoparkea eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin.

Iturria: Zientzia Kaiera.