Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gehiegizko pisua edo obesitatea duten pazienteei banakako ariketa-programa aplikatzearen onurak

Dokumentuaren akzioak

Gehiegizko pisua edo obesitatea duten pazienteei banakako ariketa-programa aplikatzearen onurak

2020/09/23 - Unibertsitatea.net
Gemma Lacuey Lecumberri kardiologiako mediku espezialistak egin du ikerketa UPNA/NUPen irakurri berri duen tesian.
Gehiegizko pisua edo obesitatea duten pazienteei banakako ariketa-programa aplikatzearen onurak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Gehiegizko pisua edo obesitatea duten paziente sedentarioei banakako ariketa-programa aplikatzeak dituen ondorioak aztertu ditu Gemma Lacuey Lecumberri kardiologiako mediku espezialistak.

UPNA/NUPen irakurri berri du tesia eta ikerketan parte hartu duten 68 pazienteen emaitzetan ikusi da hauen profil metabolikoa eta kardiobaskularra hobetu egin zela. Baita beren bizi-kalitatea.

Ikerketan banakako entrenamendu-plan bat egin zitzaien indoor bizikletarekin. Taldeko jarduera izan zen, kiroldegi batean, 45 minutuko saioak, astean 3 egunetan eta 12 astez. Emaitzek erakutsi zuten parte hartzaileen bizi-kalitateari buruzko parametroak aldatu egin zirela programa bete ondoren: eguneroko jardueretan arazoak zituzten pazienteak % 30etik % 2ra murriztu zirela, mina % 65etik % 31ra, eta antsietatea edota depresioa,% 43tik % 13ra.

Ikerketaren gaineko xehetasun gehiago hemen: UPNA/NUP.