Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gazte ekintzailetzarako beka deialdia

Dokumentuaren akzioak

Gazte ekintzailetzarako beka deialdia

2019/09/16 - Unibertsitatea.net
Enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzeko 3.600 euroko 45 beka eskainiko dira.
Gazte ekintzailetzarako beka deialdia

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

"Gazte ekintzailetza" programak 45 proiektu ekintzaileri laguntza ematea du helburu. Enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea nahi da, ekintzailetzaren kultura zabaltzea eta unibertsitatearen eremuan sor daitezkeen enpresa ekimenak laguntzea.

 

Bertan UPV/EHUko titulatu eta ikasleek parte hartzeko aukera dute, hain zuzen azken hiru ikasturteetan (2016/2017, 2017/2018 edo 2018/2019) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2019/2020 ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta badaude.

3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute hautatutako ikasle edo titulatuek eta eskaerak egiteko azken eguna irailaren 20a izango da (16.30etan).

Xehetasun guztiak HEMEN dituzu.