Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gazte ekintzailetza beka deialdia abian da

Dokumentuaren akzioak

Gazte ekintzailetza beka deialdia abian da

2022/10/03 - Unibertsitatea.net
Enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea du helburu eta 25 proiektu lagunduko dira.

"Gazte ekintzailetza" programak 25 proiektu ekintzaileri laguntza ematea du helburu. Enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea nahi da, ekintzailetzaren kultura zabaltzea eta unibertsitatearen eremuan sor daitezkeen enpresa ekimenak laguntzea.

Bertan UPV/EHUko titulatu eta ikasleek parte hartzeko aukera dute, hain zuzen azken hiru ikasturteetan (2019/2020, 2020/2021 edo 2021/2022) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2022/2023 ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta badaude.

3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute hautatutako ikasle edo titulatuek eta eskaerak egiteko azken eguna urriaren 4a (16.30etan) izango da.

Xehetasun guztiak: Gazte ekintzailetza.