Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Garunen arteko sinkronizazioa desberdina da elkarrizketa ama-hizkuntzan edo atzerrikoan bada

Dokumentuaren akzioak

Garunen arteko sinkronizazioa desberdina da elkarrizketa ama-hizkuntzan edo atzerrikoan bada

2019/02/13 - Unibertsitatea.net
Solaskidea ulertzeko garunen arteko aktibitatea desberdin konektatzen da atzerriko hizkuntzan ari garenean. BCBLk egin du ikerketa.
Garunen arteko sinkronizazioa desberdina da elkarrizketa ama-hizkuntzan edo atzerrikoan bada

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Bi pertsonaren arteko elkarrizketa ematen denean bien garunak lanean hasten dira aldi berean eta sinkronizatu egiten dira.

BCBLk egindako ikerketa baten arabera sinkronizazio hau desberdina da erabiltzen dugun hizkuntzaren arabera, alegia, desberdina da elkarrizketa ama-hizkuntzan edo atzerriko hizkuntzan ematen bada.

Elkar ezagutzen ez zuten 60 boluntariok parte hartu dute ikerketan, sexu berekoak eta adin eta ezaugarri demografiko antzerakoak zituztenak. Bikoteka jarri zituzten, bionbo batek banatuta eta ama-hizkuntzan eta atzerriko hizkuntzan aritu ziren hizketan. Bitartean zientzialariek elektroentzefalografiaren bidez garuneko uhinen aktibitatea neurtzen zuten.

Emaitzek erakutsi dute aurrean dugun solaskidea ulertzeko garunen arteko aktibitatea desberdin konektatzen dela atzerriko hizkuntzan ari garenean .

Hemen duzu ikerketaren gaineko informazio gehiago.