Dokumentuaren akzioak
Garaiko toponimia-mapa berritzeko ikerketa-beka deituko du udalak
2020/02/03 - Unibertsitatea.net
Sei hilabeteko iraupena izango du bekak eta 2.250 euro eskuratuko ditu onuradunak.
Garaiko etxe, baserri, mendi, bide, erreka eta auzoen izendegia jasotzeko, zaintzeko eta normalizatzeko ikerketa-beka deituko Garaiko udalak.
2008ko uztailean egin zen azken azterlana eta hainbat akats izateaz gain, zaharkitua geratu dela adierazi dute udaletik.
Toponimia-mapa berritzeko bekaren iraupena sei hilabetekoa izango da eta 2.250 euro jasoko ditu irabazleak.
Ikerketa-bekan parte hartzeko zehaztasunak Garaiko Udaleko webgunean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dituzte.