Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Galesen, Alan R. King Katedran, ikerketa eta irakaskuntza egonaldia egiteko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Galesen, Alan R. King Katedran, ikerketa eta irakaskuntza egonaldia egiteko deialdia

2022/04/25 - Unibertsitatea.net
6 asteko egonaldia izango da, Euskal soziolinguistika gaiari buruzko jarduera akademikoak eta ikerketakoak burutzeko.

Wales Trinity Saint David Unibertsitateko (Gales) Alan R. King Katedran ikerketa eta irakaskuntza egonaldia egiteko deialdia egin du Etxepare Euskal Institutuak.

Alan R. King Katedrarako ikertzaile/irakasle gonbidatua hautatzea da deialdiaren helburua, Euskal soziolinguistika gaiari buruzko jarduera akademikoak eta ikerketakoak burutzeko. 2022an egingo da 6 astetako egonaldia, Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuetako Zentroan (CAWCS).

Eskatzaileak ondorengo betekizunak bete behar ditu:

  • Doktorego titulua izatea.
  • Unibertsitate mailako ikertzaile edo irakasle izatea unibertsitatean, ikerketa zentro batean edo helduen euskalduntzeari lotutako erakunde edo organo batean. Edo irakaslea izatea bigarren hezkuntzako eskola batean.
  • Euskal soziolinguistikan edota euskal testuinguruan hizkuntza politikan eta hizkuntza plangintzan ikerketa ibilbidea izatea, gutxienez artikulu akademiko batekin.
  • Ingelesean gutxienez B2 gaitasun maila egiaztatua izatea.

 

Eskaerak egiteko azken eguna maiatzaren 9a izango da.

Info +: Etxepare Euskal Institutua.