Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gaitasun handiko ikasleei zuzendutako sormen programa bat sortzen ari dira UPNA/NUPen

Dokumentuaren akzioak

Gaitasun handiko ikasleei zuzendutako sormen programa bat sortzen ari dira UPNA/NUPen

2019/02/04 - Unibertsitatea.net
Estimulazioan eta sormenean oinarritutako programa da eta Dominicas pamplona ikastetxearekin elkarlanean ari dira 2015/16 ikasturteaz geroztik.
Gaitasun handiko ikasleei zuzendutako sormen programa bat sortzen ari dira UPNA/NUPen

(Irudia: Pixabay lizentzia. Iturria: Pixabay)

UPNA/NUPeko María Teresa Sanz de Acedo ikertzailea gaitasuna handiko ikasleei bideratutako programa berri bat eratzen ari da Iruñeako Dominicas Pamplona ikastetxearekin elkarlanean.

2015/2016 ikasturteaz geroztik ari dira estimulazioan eta sormenean oinarritutako programa eratzen eta dagoeneko ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 74 ikaslek eta Bigarren Hezkuntzako 77k parte hartzen dute.

Programa sei hilabetetan zehar garatzen da, astean behin, eskola orduetan eta talde heterogeneo eta txikietan. Programak "Pentsatu aktiboki ingurune kreatiboan" metodologia du oinarrian eta ikasle hauek dituzten gaitasunak estimulatzea du helburu. Honek ikasle hauen autoestimuan eta garapen pertsonalean positiboki eragiten du.

Gaitasun handiko ikasle hauek hala ere lehenik eta behin identifikatu egin behar dira eta horretarako froga psikometrikoak egiten dira. Froga hauen emaitzak ikastetxetik jasotako beste datu batzuekin osatzen dira eta behin identifikatuta eta gurasoen baimenarekin ikasleak programan parte hartzeko aukera du.

Ikertzaileak beste ikastetxe batzuetan aplikatzeko moduko eredua dela uste du baina lehenik eta behin irakasleak materia honetan trebatzearen garrantzia azpimarratzen du.

Iturria: UPNA/NUP