Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Obesitatea edo gainpisua duten emakumeen obozitoek omega-3 gantz-azidoen kontzentrazio txikiagoak dituzte

Dokumentuaren akzioak

Obesitatea edo gainpisua duten emakumeen obozitoek omega-3 gantz-azidoen kontzentrazio txikiagoak dituzte

2020/05/14 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUk, Gurutzetako Ospitaleak, IVI Bilbao klinikak eta Biocruces Bizkaiako ikertzaileek egin dute azterketa.

Gainpisua duten eta obesoak diren emakumeen obozitoek omega-3 gantz-azidoen kontzentrazio txikiagoak dituzte. Horixe ondorioztatu du UPV/EHUko, Gurutzetako Ospitaleko, IVI Bilbao klinikako eta Biocruces Bizkaiako ikertzaileek egindako azterketa batek. Horretarako, gorpuzkera arrunta, gainpisua eta obesitatea duten 205 emakumeren in vitro ugalketako 922 obuluren lipido-konposizioa aztertu dute.

Obesitateak eta gainpisuak haurdunaldian arazoak eragiten ditu, beraietako bat da haur makrosomikoak jaiotzea (pisu handikoak). Horrek, haurtzaroan eta helduaroan obesitatea izateko arriskua eragin dezake, eta orain arte amaren haurdunaldiko obesitateari eta haurtzaroko dieta desegokiei egotzi zaion arren, ikerketa honek haur horien arazoak ernaldu aurretik ere etorri daitezkeela erakutsi du. Alegia, haurra sortu duen obuluak lipido-konposizio okerragoa duelako.

Bestetik, paziente obesoek emaitza okerragoak dituzte in vitro ugalketan, eta egin dituzten aurkikuntzekin arazoaren beste arrazoi posible bat jarri dute mahai gainean.

Irakurri albistea hemen: UPV/EHU.