Dokumentuaren akzioak
Gaikerrek minbiziari aurre egiteko proiektu bat koordinatuko du
2008/10/22 - Unibertsitatea.net
Proiektuak 11 milioi euroko aurrekontua dauka eta 18 erakunde europarrek parte hartzen dute bertan.
Bizkaiko Teknologia Parkean dagoen Gaiker Zentro Teknologikoak minbiziari aurre egiteko proiektu baten gidaritza hartu du.
Nanother du izena koordinatuko duen proiektu europarrak eta lortu nahi dena da tumore gaiztoak detektatzeko eta lokalizatzeko gai izango diren nanopartikulak garatzea. Hauek gainera, tumore gaiztoak deuseztatzeko botika botatzeko gai izan beharko dute, beti ere era kontrolatuan.
Honekin, besteak beste botiken dosia murriztea lortu nahi da eta hauek eragiten dituzten albo-ondorioak gutxitzea.