Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Frantziako hizkuntza gutxituen legea: argi izpi bat euskararentzat?" hitzaldia maiatzaren 11n, online

Dokumentuaren akzioak

"Frantziako hizkuntza gutxituen legea: argi izpi bat euskararentzat?" hitzaldia maiatzaren 11n, online

2021/05/07 - Unibertsitatea.net
Hitzaldia, Eneritz Zabaletak emango du eta Pauline Guellek zuzenduko du. Maiatzaren 11n izango da, arratsaldeko 18etan, online.

"Frantziako hizkuntza gutxituen legea: argi izpi bat euskararentzat?" hitzaldia emango du Eneritz Zabaletak (Baiona, 1984) eta  Pauline Guelle (Paue, 1992) ikertzaileak eta UEUko Talde Eragileko kideak zuzenduko du.

"Euskararen zuzenbidea. Ikerketa konparatua, Frantzia, Espainia" tesi lana aurkeztu zuen iaz Zabaletak eta bere esanetan "hizkuntza eskubideak, juridikoki, pertsonei onartzen zaizkien eskubide subjektiboak dira. Frantzian, bere tradizio jakobinoarekin, kontzeptua bera konstituzioaren kontra doa, baduelako berdintasunaren ikuspegi abstraktua edo zurruna; norbanakoak baizik ez ditu ukaiten ahal eskubideak. Bretoiei, euskaldunei, korsikarrei... hizkuntza eskubidea onartuta, nazio osoarenak ez diren eskubideak onartzen ari zara, eta hori, Frantziaren berdintasunaren ikuspegiaren kontra doa".

Hitzaldia online izango da, maiatzaren 11n, arratsaldeko 18.00etan. Parte hartu nahi izanez gero izena eman behar da helbidean.

Iturria: UEU.