Dokumentuaren akzioak
Formula 1ean lan egiteko lehiaketa ikasleentzat
2008/04/18 - Unibertsitatea.net
Irabazleak sei hilabetez Renault F1 Team-eko I+G departamentuan lan egiteko aukera izango du.
Renault F1 Team eta Altran ingeniaritza konpainiak V. talentu gazteen lehiaketa jarri dute martxan.
Ikasketak amaitu berri dituzten ikasleei edo azken maila burutzen ari direnei dago zuzenduta. Parte hartzeko aerodinamika, elektronika, ibilgailuen dinamika, potentzia... bezalako berrikuntza teknologikoetan oinarritutako proiektua aurkeztu behar da maiatzaren 15a baino lehen.
Informazio gehiago hemen duzu.