Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian formARTE: kulturaren arloko prestakuntza eta espezializazioko bekak

Dokumentuaren akzioak

formARTE: kulturaren arloko prestakuntza eta espezializazioko bekak

2020/07/06 - Unibertsitatea.net
Unibertsitate tituludunei zuzendutako bekak dira eta 74 eskainiko dira guztira.
formARTE: kulturaren arloko prestakuntza eta espezializazioko bekak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Unibertsitateko tituludunei zuzendutako kulturaren arloko prestakuntza eta espezializazioko bekak eskainiko ditu formARTE-k.  Guztira 74 beka dira, ondorengo espezializateetan banatuta:

  • Kultura ondarearen zaintze eta zaharberritzeko 11 beka. Hileko 866 €.
  • Museologiako 15 beka. Hileko 866 €. 
  • Bibliotekonomia eta Dokumentazioko 11 beka. Hileko 866 €.
  • Artxibistikako 15 beka. Hileko 866 €.
  • Kultur kudeaketako 20 beka. Hileko 866 €.
  • Arte plastiko eta argazkigintzako 2 beka. Hileko 1.800 €.

 

Eskaerak egiteko azken eguna uztailaren 9a da. Hemen duzue deialdia.