Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Filosofia izango da Juan San Martin bekaren ikerketa-esparrua

Dokumentuaren akzioak

Filosofia izango da Juan San Martin bekaren ikerketa-esparrua

2021/04/13 - Unibertsitatea.net
Eibarko Udalak eta UEUk elkarlanean antolatzen dute eta 15. edizioa izango da aurtengoa.
Filosofia izango da Juan San Martin bekaren ikerketa-esparrua

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Filosofia da aurtengo Juan San Martin bekaren ikerketa-esparrua. Euskarazko ikerketa sustatzea eta Juan San Martin ikertzaile eibartarra omentzea du helburu eta Eibarko Udalak eta UEUk antolatzen dute elkarlanean.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko da eta ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du. 18 hilabeteko iraupena du bekak eta 9.000 euroko diru zenbatekoa.
 
Eskaera irailaren 1etik urriaren 12ra egin daiteke eta deialdiaren gaineko xehetasun guztiak hemen aurkitu ditzakezu.

Juan San Martin bekaren ibilbidea:

Juan San Martin beka 2001. urtean sortu zen Eibarko Udalaren eta UEUren arteko lankidetzan. Lantzen diren ikerketa esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira: Antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea.

2001etik 2009ra bitartean urtero egiten zen beka deialdia. Urtebeteko beka izaten zen eta bertan bi ikerketa-esparru desberdineko lanak aurkezteko aukera zegoen. 2009. urtetik aurrera beka deialdia bi urterik behin egiten da eta ikerketa-esparru bakarreko lanak aurkezteko aukera dago. Hauek dira urte horietako irabazleak: