Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Filosofia da aurtengo Juan San Martin bekaren ikerketa-esparrua

Dokumentuaren akzioak

Filosofia da aurtengo Juan San Martin bekaren ikerketa-esparrua

2021/09/20 - Unibertsitatea.net
Eibarko Udalak eta UEUk elkarlanean antolatzen dute eta 15. edizioa izango da aurtengoa.
Filosofia da aurtengo Juan San Martin bekaren ikerketa-esparrua

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Filosofia da aurtengo Juan San Martin bekaren ikerketa-esparrua. Euskarazko ikerketa sustatzea eta Juan San Martin ikertzaile eibartarra omentzea du helburu eta Eibarko Udalak eta UEUk antolatzen dute elkarlanean.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko da eta ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du. 18 hilabeteko iraupena du bekak eta 9.000 euroko diru zenbatekoa.
 
Eskaerak egiteko epea urriaren 12an bukatuko da. Deialdiaren gaineko xehetasun guztiak: XV. Juan San Martin Beka 2021.