Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ferrán Adriá izango da Basque Culinary Centerren Aholkularitza Batzordeko burua

Dokumentuaren akzioak

Ferrán Adriá izango da Basque Culinary Centerren Aholkularitza Batzordeko burua

2009/11/25 - Unibertsitatea.net
Izaera honetako bigarren unibertsitatea litzateke Europan eta 2011. urterako martxan egotea da Mondragon Unibertsitatearen asmoa.

Donostian 2011an abian jarriko da zientzia gastronomikoen unibertsitatea: Basque Culinary Center.

Unibertsitateak nazioarteko sukaldari ospetsuek osatutako Aholkulari Batzordea izango du eta lehendakaria Ferrán Adriá chef katalana izango da.

Ekimena aurrera ateratzeko Fundazioaren parte dira Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz, Eneko Atxa eta Mondragon Unibertsitateko errektorea den Iosu Zabala.