Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euspot lehiaketaren sari banaketa etxetik jarraitzeko aukera egongo da maiatzaren 28an

Dokumentuaren akzioak

Euspot lehiaketaren sari banaketa etxetik jarraitzeko aukera egongo da maiatzaren 28an

2020/05/27 - Unibertsitatea.net
Aurtengo ediziora 51 spot aurkeztu dira eta maiatzaren 28an emango dituzte irabazleen izenak.
Euspot lehiaketaren sari banaketa etxetik jarraitzeko aukera egongo da maiatzaren 28an

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Euskarazko spot lehiaketa da Euspot. Euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea du helburu.

Lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita sortu behar dituzte 20-30 segundu bitarteko iragarkiak. Aurtengo gaia "Zer dago janzten dugunaren atzean?" izan da. Kontzientziazio kanpaina baterako spota sortu behar izan dute parte hartzaileek, moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak ikusarazteko.

Pandemiak berezi egin du aurtengo Euspot iragarki laburren lehiaketa, baina zailtasunak zailtasun, 51 spot aurkeztu dira guztira: 18 urtetik beherakoek egindako 24 eta 18 urtetik goragoek egindako 27. Ikusgai dituzue guztiak hemen.

Maiatzaren 28an egingo dute sari banaketa ekitaldia eta etxetik streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Bertan, 2.550 euro banatuko dituzte: Spotik onena (1.000 euro), Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro), Publikoaren saria (500 euro), Musika sinkronizazio onenaren saria (300€) eta BHklip saria (14-18 urte) (250 euro).

Ekitaldia arratsaldeko 19etan izango da eta hauxe da saioa jarraitzeko helbidea: https://euspot.eus/streaming