Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euspot, euskarazko spot lehiaketa abian da: Zer dago janzten dugunaren atzean?

Dokumentuaren akzioak

Euspot, euskarazko spot lehiaketa abian da: Zer dago janzten dugunaren atzean?

2020/02/06 - Unibertsitatea.net
Euskarazko sormena bultzatzea eta publizitatean euskararen erabilera sustatzea du helburu ekimenak. Guztira 2.550 euro banatuko dira saritan eta lanak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 13a izango da.

Martxan da Euspot euskarazko spot lehiaketaren edizio berri bat. Euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea du helburu. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute.

Lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita erantzun beharko diote sormen erronka horri (ikusi oinarriak) eta aurtengo gaia "Zer dago janzten dugunaren atzean?" da. Kontzientziazio kanpaina baterako spota sortu beharko da, moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak ikusarazteko.

Maiatzaren 13a arte dago 20-30 segundu bitarteko iragarkiak aurkezteko aukera eta guztira 2.550 euro banatuko dira. Bost sari izango dira guztira: Spotik onena (1.000 euro), Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro), Publikoaren saria (500 euro), Musika sinkronizazio onenaren saria (300€) eta BHklip saria (14-18 urte) (250 euro).

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 28an egingo dute Aretxabaletako Arkupe Kultur-etxean.