Dokumentuaren akzioak
Euskarazko unibertsitate-mailako liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsen deialdia
2020/09/04 - Unibertsitatea.net
1.000 euroko hiru poltsarako deia egin du UEUk eta proposamenak jasotzeko azken eguna urriaren 9a izango da.
UEUk euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko 1.000 euroko hiru poltsarako deia egin du.
Ikasmaterialak unibertsitateko edozein jakintza-arlotakoak izan daitezke eta deialdia autore guztiei zuzenduta dago. Hala ere, "batez ere, orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnei dago begira, autore unibertsitarioen esparrua ahalik eta modurik zabalenean egituratzen joan dadin: idazle arituen lanari, gazteena gehitu dakion".
Proposamenak jasotzeko azken eguna urriaren 9a izango da. Xehetasun guztiak hemen dituzu: Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsak 2020ko deialdia.