Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko UEUren deialdia maiatzaren 3a arte dago zabalik

Dokumentuaren akzioak

Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko UEUren deialdia maiatzaren 3a arte dago zabalik

2019/04/12 - Unibertsitatea.net
Deialdian euskarazko unibertsitate-liburuak aurkeztu daitezke, liburu amaituak, euskaraz sortutakoak nahiz euskaratuak.
Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko UEUren deialdia maiatzaren 3a arte dago zabalik

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Irudia: Pixabay)

UEUren liburugintzako deialdirako proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 3an bukatuko da. Deialdiaren helburua euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da eta bertara euskarazko unibertsitate-liburuak aurkeztu daitezke, liburu amaituak, euskaraz sortutakoak nahiz euskaratuak.

Eskariak argitalpenak@ueu.eus helbidean aurkeztu behar dira (ikusi UEUren liburuen onartze prozesua) eta honako hauek bidali:

  • Egilearen edo egileen CVa, beste dokumentu batean.
  • Liburua formatu elektronikoan.
  • Liburua formatu elektronikoan, egilea identifikatzeko balioko luketen datuak ezabatuta (ebaluazio itsua egin ahal izateko).
  • Liburua paperean inprimatua, honako helbide honetara: “UEUko Argitalpen Batzordea. Erribera, 14, 1.a D. 48005 Bilbo”

 

Eskatzaileei irailaren 30a baino lehen jakinaraziko zaie bakoitzaren eskariaren inguruko ebazpena. Argibide gehiagorako idatzi argitalpenak@ueu.eus helbidera edo deitu 946790546 telefono zenbakira (Nekane).