Dokumentuaren akzioak
Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko deialdia egin du UEUk
2022/02/15 - Unibertsitatea.net
Deialdian euskarazko unibertsitate-liburuak aurkeztu daitezke, liburu amaituak, euskaraz sortutakoak nahiz euskaratuak. Eskaerak egiteko epea martxoaren 31an bukatuko da.
UEUk euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko deialdia egin du. Bertara aurkeztu daitezke euskarazko unibertsitate-liburuak, liburu amaituak, euskaraz sortutakoak nahiz euskaratuak.
Proposamenak martxoaren 31rako bidali behar dira argitalpenak@ueu.eus helbidera:
- "Liburua UEUn argitaratzeko eskaria" dokumentua, behar bezala beteta.
- Egilearen edo egileen CVa, beste dokumentu batean.
- Liburua formatu elektronikoan.
- Liburua formatu elektronikoan, egilea identifikatzeko balioko luketen datuak ezabatuta (ebaluazio itsua egin ahal izateko).
- Liburua paperean inprimatua, honako helbide honetara: "UEUko Argitalpen Batzordea. Erribera, 14, 1.a D. 48005 Bilbo".
Ebazpena gehienez 2022ko irailaren 30ean jakinaraziko zaie eskatzaile guztiei. Xehetasun guztiak: UEUren liburugintza deialdia 2022.