Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko deialdia egin du UEUk

Dokumentuaren akzioak

Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko deialdia egin du UEUk

2021/03/02 - Unibertsitatea.net
Deialdian euskarazko unibertsitate-liburuak aurkeztu daitezke, liburu amaituak, euskaraz sortutakoak nahiz euskaratuak. Eskaerak egiteko epea martxoaren 31an bukatuko da.
Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko deialdia egin du UEUk

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UEUk euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko deialdia egin du. Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da helburua eta bertara aurkeztu daitezke euskarazko unibertsitate-liburuak,  liburu amaituak, euskaraz sortutakoak nahiz euskaratuak.

Proposamenak martxoaren 31rako bidali behar dira argitalpenak@ueu.eus helbidera:

  • Egilearen edo egileen CVa, beste dokumentu batean.
  • Liburua formatu elektronikoan.
  • Liburua formatu elektronikoan, egilea identifikatzeko balioko luketen datuak ezabatuta (ebaluazio itsua egin ahal izateko).
  • Liburua paperean inprimatua, honako helbide honetara: "UEUko Argitalpen Batzordea. Erribera, 14, 1.a D. 48005 Bilbo".

 

Ebazpena  gehienez 2021eko irailaren 30ean jakinaraziko zaie eskatzaile guztiei. Xehetasun guztiak: UEUren liburugintzako deialdia 2021.