Dokumentuaren akzioak
Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko deialdia egin du UEUk
2020/02/04 - Unibertsitatea.net
Deialdian euskarazko unibertsitate-liburuak aurkeztu daitezke, liburu amaituak, euskaraz sortutakoak nahiz euskaratuak. Eskaerak egiteko epea otsailaren 28an bukatuko da.
UEUk euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko deialdia egin du. Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da helburua eta bertara aurkeztu daitezke euskarazko unibertsitate-liburuak, liburu amaituak, euskaraz sortutakoak nahiz euskaratuak.
Proposamenak otsailaren 28rako bidali behar dira argitalpenak@ueu.eus helbidera:
- "Liburua UEUn argitaratzeko eskaria" dokumentua, behar bezala beteta.
- Egilearen edo egileen CVa, beste dokumentu batean.
- Liburua formatu elektronikoan.
- Liburua formatu elektronikoan, egilea identifikatzeko balioko luketen datuak ezabatuta (ebaluazio itsua egin ahal izateko).
- Liburua paperean inprimatua, honako helbide honetara: "UEUko Argitalpen Batzordea. Erribera, 14, 1.a D. 48005 Bilbo".
Ebazpena gehienez 2020ko irailaren 30ean jakinaraziko zaie eskatzaile guztiei. Xehetasun guztiak : UEUren liburugintzako deialdia 2020.