Dokumentuaren akzioak
Euskarazko tesien Koldo Mitxelena sarietako irabazleak
2009/02/16 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariak antolatu dituzte estreinakoz. Hauen helburua da euskarazko ikerketa bultzatzea eta sustatzea.
Sariketan parte hartu dute 2005/06 eta 2006/07 ikasturteetan UPV/EHUn euskaraz idatzi eta defendatutako doktorego-tesiek.
Sariak bost jakintza-arlo nagusitan eman dira eta hauek izan dira sarituak:
- Zientzia-esperimentalak: Francisco de la Hoz Mendez.
- Osasun Zientziak: Ekaitz Agirregoitia Marcos.
- Giza Zientziak: Oroitz Jauregi Nazabal.
- Gizarte Zientziak: Ane Larrinaga Renteria.
- Ikasketa Teknikoak: ez da saririk eman.