Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskarazko kazetaritzaren jardunaldiak Nafarroako Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Euskarazko kazetaritzaren jardunaldiak Nafarroako Unibertsitatean

2008/04/10 - Unibertsitatea.net
Helburua da kazetarien esperientziak jasotzea eta interesa duen ororekin partitzea.

6. urtea da Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultura katedrak eta Eusko Ikaskuntzak Euskarazko kazetaritzaren Jardunaldiak antolatzen dituztela. Martxan dira jadanik eta "Euskarazko kazetaritza eta teknologia berriak" da aurtengo gaia.

Hona hemen egitaraua interesa duzuenontzat:

  • Apirilak 7, 18.00etan, "Diasporako Euskal Herria". Parte hartuko du: Joseba Etxarri (euskalkultura.com).
  • Apirilak 10, 19.00etan, ikasle ohien mahai-igurua: "Teknologia berriak eta nire ibilbidea euskarazko kazetaritzan". Parte hartuko dute: Mikel Reparaz (Radio Euskadi), Asier Azpilikueta (Berria), Amaia Usandizaga (ETB).
  • Apirilak 14, 18.00etan, "Euskonews&media: 10 urteko ibilaldia sarean". Parte hartuko dute: Josemari Velez de Mendizabal (Eusko Ikaskuntza), Maider Sillero (Euskomedia Fundazioa), ZuriƱe Velez de Mendizabal (Euskomedia Fundazioa).
  • Apirilak 17, 19.00etan "Nire esperientzia telebistaren aro berrian". Parte hartuko du: Xabier Euskitze (ETB).

 

Nafarroako Unibertsitateko Giza Zientzien eraikineko 11. gelan izango dira ekintza guztiak.