Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko Gradu Amaierako Lanak sarituko dituzte

Dokumentuaren akzioak

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko Gradu Amaierako Lanak sarituko dituzte

2020/09/18 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak egin dute deialdia eta lanak aurkezteko azken eguna urriaren 16a izango da.
Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko Gradu Amaierako Lanak sarituko dituzte

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko Gradu Amaierako Lanak (GRAL) sarituko dituzte UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak. Hain zuzen, antzerkigintza, kantagintza, bertsolaritza, kontalaritza, bikoizketa edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat ikertzen duten lanak dira kontutan hartuko direnak.

2018-2019 edota 2019-2020 ikasturtean defendatutako lanak izan behar dira eta saridunak 500 euro eskuratuko ditu.

Informazio guztia Mintzolaren webgunean duzu.