Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskaraz idatzitako blogak sarituko dituzte Azkue Fundazioak eta Argiak

Dokumentuaren akzioak

Euskaraz idatzitako blogak sarituko dituzte Azkue Fundazioak eta Argiak

2019/01/28 - Unibertsitatea.net
"Blogetan! Blog izarren bila" lehiaketaren 3. edizioa izango da aurtengoa eta otsailaren 24a arte dago izena emateko aukera.

Azkue Fundazioak eta Argiak "Blogetan! Blog izarren bila" lehiaketaren 3. edizioa antolatu dute. Lehiaketaren helburua da blogari euskaldunek egiten duten lana ezagutzera ematea eta saritzea.

Parte hartzeko blogariak berak proposatu dezake bere bloga lehiaketara, edo bestela egilea izan ez arren ere gustuko blog hori proposatzeko aukera badago. Betiere bloga euskaraz idatzitakoa izan behar da.

Lau kategoriatan parte hartu daiteke (Kultura, Gizarte eta Politika, Aisialdia eta Zientzia eta Teknologia) eta kategoria bakoitzeko blogaririk onena sarituko da. Honez gain, bosgarren sari bat banatuko du Argiak, 2018an sortutako blogik onena.

Izen ematea otsailaren 24a arte dago zabalik.

Informazio gehiago "Blogetan! Blog izarren bila" gunean duzu.

Hauxe 3. ediziorako prestatutako aurkezpen-bideoa: