Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Euskara eta zientziak: ibilbideak eta esperientziak" mahai-ingurua egingo da gaur

Dokumentuaren akzioak

"Euskara eta zientziak: ibilbideak eta esperientziak" mahai-ingurua egingo da gaur

2020/07/17 - Unibertsitatea.net
Ekainetik sarean zabaldu dituzten lau galderen emaitzen ondorioak jakinaraziko dituzte besteak beste.
"Euskara eta zientziak: ibilbideak eta esperientziak" mahai-ingurua egingo da gaur

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

"Euskara eta zientziak: ibilbideak eta esperientziak" jardunaldia egingo da gaur, uztailak 17, Eibarren.

UEUren 48. Udako Ikastaroen sarrera hitzaldia eman zuen Koldo Garciak ekainean, "ZientziaK eta Euskara: zenbakien atzean dauden istorioak" eta egoera zertan den aztertzeko oinarriak jarri zituen mahai gainean: diagnostikoa, abagunea, aukerak...

Hau abiapuntu hartuta astero galdera bat luzatu dute sarean bakoitzaren esperientzia kontatzeko: Zein ekarpen egiten diegu zientziei euskaldun bezala?, Zein ekarpen egiten diogu euskarari ikertzaile bezala?, Zein ekarpen egiten dizute zientziek eta euskarak zuri? eta Zer egin behar dugu hobetzeko?.

Ekarpen guztiak jaso eta horren inguruan antolatu dute gaurko mahai-ingurua. Hona hemen egitaraua:

  • 11:00 Mahai-ingurua: "Euskara eta zientziak: ibilbideak eta esperientziak". Moderatzailea: Xabier Landabidea.
  • 12:30 Ondorioak: Koldo Garcia, Xabier Landabidea eta Ainhoa Latatu, jardunaldiaren antolatzaileak.

 

Jardunaldia UEUren Yotubeko kanaletik emitituko da eta #ZientziakEuskara traolaren bidez ere jarraitzeko aukera dago.

Iturria: UEU.