Dokumentuaren akzioak
Euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko bekak
2022/03/08 - Unibertsitatea.net
Eusko Jaurlaritzak egin du deialdia eta lau dira esleituko diren bekak. Eskaerak egiteko azken eguna martxoaren 24a izango da.
Euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko beka deialdia egin du Eusko Jaurlaritzak.
Lau beka dira esleitu nahi dituenak, ikerlerro hauetakoren bat lantzeko:
- Euskararen biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.
- Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren Euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.
- Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak hainbat eremutan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola...).
- Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).
Beka bakoitza 7.500 eurorekin lagunduko da eta eskaerak egiteko azken eguna, martxoaren 24a izango da.
Info +: Euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko beka.