Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskara eta euskal kultur irakurleak hautatzeko deialdiak irekiko dira maiatzean

Dokumentuaren akzioak

Euskara eta euskal kultur irakurleak hautatzeko deialdiak irekiko dira maiatzean

2020/05/12 - Unibertsitatea.net
Etxepare Euskal Institutuak aurreratu du berria.

Euskara eta euskal kultur irakurle berriak hautatzeko deialdiak hilabete amaieran irekiko dituela aurreratu du Etxepare Euskal Institutuak.

Deialdiak hiru unibertsitate hauetarako izango dira: Konstantzako UnibertsitateaMoskuko Lomonosov Unibertsitatea eta Pauko Université de Pau et des pays de l’Adour.

Deialdian parte hartzeko beharrezkoa izango da besteak beste unibertsitateko gradu titulua edo lizentziaduna izatea eta euskararen mailan 3 HE edo baliokidea izatea. Hala ere, lehenetsi egingo dira Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A hizkuntza euskara dutenen kasuan soilik) dituztenak eta baita euskararen 4 HE maila egiaztatuta dutenak. 

Deialdiak hiabete amaieran irekiko dira. Argitaratu bezain laster jakinaraziko dizuegu.

Iturria: Etxepare Euskal Institutua.