Etxepare Euskal Institutuak deitutako euskara eta euskal kultur irakurle berriak hautatzeko deialdian izena emateko aukera ekainaren 9an bukatuko da.
Deialdiak hiru unibertsitate hauetarako dira: Konstantzako Unibertsitatea, Moskuko Lomonosov Unibertsitatea eta Pauko Université de Pau et des pays de l’Adour.
Deialdian parte hartzeko beharrezkoa izango da besteak beste unibertsitateko gradu titulua edo lizentziaduna izatea eta euskararen mailan 3 HE edo baliokidea izatea. Hala ere, lehenetsi egingo dira Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A hizkuntza euskara dutenen kasuan soilik) dituztenak eta baita euskararen 4 HE maila egiaztatuta dutenak.
Iturria: Etxepare Euskal Institutua.