Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskaldunen Y kromosoma mota bereizgarri bat Latinoamerikako populazio mestizoan zenbateraino zabaldu den ikertu dute

Dokumentuaren akzioak

Euskaldunen Y kromosoma mota bereizgarri bat Latinoamerikako populazio mestizoan zenbateraino zabaldu den ikertu dute

2019/12/05 - Unibertsitatea.net
El Salvadorren, Nikaraguan, Panaman, Kolonbian eta Puerto Ricon egin du azterketa UPV/EHUko BIOMICs ikerketa-taldeak.
Euskaldunen Y kromosoma mota bereizgarri bat Latinoamerikako populazio mestizoan zenbateraino zabaldu den ikertu dute

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Y kromosoma leinu-markatzaile bat da, populazioen historia biologikoaren berri ematen duena. Gure populazioaren DNAn hainbat bereizgarri aurkitu daitezke, eta beraietako bat da DF27 haplotaldea. Y kromosomaren haplotaldeak kromosoman bertan dauden markatzaile-multzoak edo ezaugarri genetikoen multzoak dira eta Euskal Herrian maiztasun handia dute.

Historikoki euskal herritarrek emigratzeko izan duten joera kontutan hartu eta UPV/EHUko BIOMICs ikerketa-taldeak DF27 haplotaldea Latinoamerikako populazio mestizoan zenbateraino zabalduta dagoen aztertu du.

Mexikon, Guatemalan, El Salvadorren, Nikaraguan, Panaman, Kolonbian eta Puerto Ricon egin dute azterketa, eta emaitzek zera erakutsi dute: euskal jatorriko gizonezkoek ondorengoak utzi dituzte Latinoamerikan. Aztertutako herrialde amerikarretan % 29-37 bitarteko maiztasunarekin aurkitu da DF27 haplotaldea eta maiztasun handienarekin Kolonbian aurkitu dute.

Ikerketarekin jarraitu nahi dute eta beste herrialde batzuetara zabaldu. Hala nola, Latinoamerikako beste herrialde batzuetara (Argentina, Paraguai...) eta Filipinetara.

Iturria: UPV/EHU.