Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Soziolinguistika Jardunaldien 10. edizioa Bilbon egingo da azaroan

Dokumentuaren akzioak

Euskal Soziolinguistika Jardunaldien 10. edizioa Bilbon egingo da azaroan

2018/10/25 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 2an egingo da Bizkaia Aretoan eta besteak beste, Andras Kornai aditu hungariarra izango da hizkuntzen bizitasun digitalaren giltzarriak azaltzeko.

Euskal soziolinguistikaren inguruan dabiltzan ikertzaile, teknikari eta ekintzaileen bilgune izateko egingo da X. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia.

Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da azaroaren 6an eta Andras Kornai aditu hungariarra izango da besteak beste hizkuntzen bizitasun digitalaren giltzarriak azaltzeko. 

Dagoeneko izen-ematea irekita dago eta hau da egunerako prestatu duten egitaraua:

9:00. Ongi etorria eta sarrera.

9:15. Hitzaldia: Nola salbatu hizkuntza bat heriotza digitaletik? Andras Kornai (hitzaldia ingelesez izango da eta aldibereko interpretazioa eskainiko da euskarara).

10.30. Panela: Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean:

11:30. Atsedenaldia.

12:00. Lantegiak (aukeran).

 14:00. Bazkaria.

15:00. 2018ko Hausnartu sarien banaketa eta aurkezpenak.

16:00. Ideiak, tresnak eta ikasgaiak. Soziolinguistika Klusterraren erakusleihoa. Aldahitz, Berbekin, Jendaurrean Erabili, BAT aldizkaria...

16:50. Itxiera.

Azaroaren 2ra arte dago izena emateko aukera. Informazio gehiagorako jo webgunera edo jarri kontaktuan Asier Basurto Arrutirekin (Komunikazioa) 943.592.556 / a.basurto@soziolinguistika.eus