Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal nerabeek jasaten duten bullying LGTB-fobikoa ikertu dute

Dokumentuaren akzioak

Euskal nerabeek jasaten duten bullying LGTB-fobikoa ikertu dute

2019/10/14 - Unibertsitatea.net
Enara Larrain Mariño Psikologian doktorea da eta eskola-jazarpenaren biktima diren nerabeen artean orientazio edo identitate sexualak eraginik zuen ikertu nahi zuen.
Euskal nerabeek jasaten duten bullying LGTB-fobikoa ikertu dute

(Iturria: Pixabay LIzentzia. Irudia: Pixabay)

EAEko nerabeen artean bullyingak eta cyberbullyingak duten presentzia aztertu du UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Enara Larrain Mariño psikologoak. Bereziki bullying LGTB-fobikoa.

Ikerketan eskola-jazarpenaren biktima diren nerabeen artean orientazio edo identitate sexualari lotuta desberdintasunik ote zegoen jakin nahi zuen Larrainek. Emaitzek zera diote: "ez-normatiboa den orientazio edo identitate sexuala izateagatik, maiztasun handiagoarekin pairatzen dituzte nerabeek erasoak fisikoki, ahoz zein birtualki".

Ikerketan 13-17 urte bitarteko 1.748 nerabek parte hartu zuten eta Bullying LGTB-fobikoari eta aniztasun sexualari buruzko galdetegietan jasotako emaitzek erakutsi dute gazteen % 60k noizbait jasan duela nolabaiteko eskola-jazarpena. Maiztasun handiagoarekin mutilek.

Hezkuntzan lan handia egiteke duela azpimarratu du ikertzaileak, izan ere, "LGTB pertsonek sostengu handiena familietan dute, eta diskriminazio gehien, gizartean eta ikastetxean".

Irakurri HEMEN.