Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa izango dute hizpide Azpeitian urriaren 19an

Dokumentuaren akzioak

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa izango dute hizpide Azpeitian urriaren 19an

2019/09/20 - Unibertsitatea.net
Azken hamarkadetan kultur sorkuntza zabaltzeko, transmititzeko eta gizarteratzeko moduak izan dituen aldaketak lantzea izango dute helburu jardunaldian. Hainbat elkartek antolatu dute elkarlanean, Azpeitiako Udala, Jalgi, HikHasi, Elkar, Ikaselkar eta UEUk.

Azken hamarkadetan kultur sorkuntza zabaltzeko, transmititzeko eta gizarteratzeko moduak eman dituen aldaketak izango ditu hizpide urriaren 19rako antolatutako jardunaldiak: Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi.

Jardunaldian hezkuntza arautuan jarriko da arreta: "eskola-bitartekaritzaren egoeraz gogoeta egiteko, eta kulturaren irakaskuntzaren erronkak xehatzeko asmoz. Nolanahi ere, hezkuntza arautuaren eta hezkuntza ez-aratuaren arteko zubi zenbait izango ditugu aipagai, bi eremuen arteko elkarlana eta osagarritasuna ardazten joateko".

Jardunaldia Azpeitian izango da eta bertan parte hartzeko izen ematea irekita dago urriaren 11 arte. Hemen egin dezakezu.

Hauxe da prestatu duten egitaraua:

8:30-9:00 Dokumentazioaren banaketa

9:00-9:15 Ongi etorri mahaia

9:15-11:00 Hitzaldiak. Dinamizatzailea: Amaia Serrano (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea).

  • "Kultur transmisioa, katebegi bat kulturaren unibertsoan", Olatz Osa (Elkar Taldeko argitaletxeen zuzendaria).
  •  "(Euskal) Kulturak hezkuntza zeharkatzeko manerak", Iratxe Retolaza (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea).

 

11:00-11:30 Atsedenaldia eta Kafe etena

11:30-13:30 Kulturgintzaren transmisioa egunerokoan. Esperientziak. Dinamizatzailea: Gotzon Barandiaran (idazlea, JALGI ekimeneko kidea, UEUkidea)

  • Arte eszenikoak: Pantxika Telleria ( Koreografoa. ELIRALE dantza konpainia)
  • Musika: Musikariak Ikastetxeetan programa (Alberto Barandiaran. Kazetaria, idazlea. Nafarroako Hezkuntza Departamentuko teknikaria)
  • Literatura: Eskolako Literatur Kanona egitasmoa. (Amaia Irazusta. Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa )
  • Arte plastikoak: Artaziak. Hezkuntza eta mediazio kulturala.

 

13:30-15:00 Bazkaria

15:00-16:30 Mahai ingurua: Kultur transmisioa hezkuntza arautuan.

  • Arantxa Hirigoien, Ximun Fuchs
  • Ikastolen Elkartea (zehazteke nor)
  • Hezkuntza Publikoa (zehazteke nor)
  • Moderatzailea: Ainara Gorostitzu (Hik Hasiko kidea)

 

16:30-18:00 Mahai ingurua: Kultur hezkuntza eskolan gogoetagai.

  • Mikel Artola (Bertsozale elkartea)
  • Oier Araolaza (Dantzan)
  • Nerea Permach (Irakaslea eta UPV/EHUko ikertzailea)
  • Haizea Barcenilla (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea)
  • Moderatzailea: Amaia Serrano (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)

 

18:00-19:00 Itxierako saioa: Soreasu Sormengunea ezagutzeko bisita gidatua (Kulturaz kooperatiba)

Jardunaldiaren antolatzaileak dira: Azpeitiako Udala, Jalgi, HikHasi, Elkar, Ikaselkar, UEU.