Dokumentuaren akzioak
Euskal ikertzaile gazteek Baionan dute hitzordua maiatzaren 27, 28 eta 29an
UEUk eta IKER Zentroak "IkerGazte, Nazioarteko ikerketa euskaraz" kongresuaren 3. edizioa antolatu dute elkarlanean.
Gaur aurkeztu dute Kongresu Baionan eta bertara hurreratu dira Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria; Urtzi Etxeberria, IKER zentroko zuzendaria; Philippe Zavoli, Paueko unibertsitateko Baionako campuseko dekanoa; Miren Josu Omaetxebarria, kongresuko arduraduna eta Pauline Guelle ikergaztea.
Maiatzaren 27, 28 eta 29an izango da zita eta tesia egiten ari diren ikertzaileei edo azken lauzpabost urteetan bukatu dutenei zuzenduta dago. Artikulu zientifikoak bidaltzeko epea zabalik dago otsailaren 22a arte.
Hona hemen kongresurako prestatu duten aurkezpen bideoa: