Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Ikasketen ikerketa egiteko beka bat eskaintzen du Liverpoolgo Unibertsitateak

Dokumentuaren akzioak

Euskal Ikasketen ikerketa egiteko beka bat eskaintzen du Liverpoolgo Unibertsitateak

2020/04/17 - Unibertsitatea.net
Ekainaren 15era arte dago irekita deialdia.
Euskal Ikasketen ikerketa egiteko beka bat eskaintzen du Liverpoolgo Unibertsitateak

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

Etxepare Euskal InstitutuaLiverpoolgo Unibertsitatean duen Manuel Irujo Katedraren bitartez euskal Ikasketen ikerketa egiteko beka bat eskaintzen du: "Manuel Irujo Scholarship in Basque Studies".

Deialdia irekita dago ekainaren 15era arte eta euskal hizkuntzari, ekoizpen kulturalari, historiari edota politikari buruzko ikerketa egiteko interesa duten ikasleei zuzenduta dago. Bereziki, Manuel Irujo politikariaren biografiarekin zerikusia duten memoria, erbeste, diaspora eta europar ikerketak biltzen dituzten proiektuak.

Xehetasunak: Etxepare Euskal Institutua.